XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

O, o, esango dut gehiago:
euskararikan gabe
Euskadirik ez dago,
o, o, o, Euskadirik ez dago.

U, u, danok ondo dakigu:
euskara indartzeko
an egin behar dugu,
u, u, u, lan egin behar dugu.

A, a, konturatzen al zara?
Mintzatzen ez baduzu
galduko da euskara,
a, a, a, asto galanta zara.

E, e, zer iso ta zer arre!
Nongo euskalduna zu
herri-hizkuntzarik gabe?
E, e, e, bai astoa zu ere.

I, i, ez zabiltza egoki.
Zure errua bada
nik ez zaitut erruki,
i, i, i, astoak ere daki.

O, o, esan beharra dago:
ni mintzatuagatik
enbido ta ordago,
o, o, o, astoa lasai dago.

U, u, geure errua dugu.
Aitorren hizkuntz zaharra
baldin galtzen badugu,
u, u, u, lau hanka baditugu.